ZEMENTUREN sektoreari begirako gure produktu eta proiektuek zementua ekoizteko prozesu osoa hartzen dute kontuan; hor sartzen dira gordinkia eta zementua ehotzeko zirkuituetarako, aurreberogailuetarako, labeetarako eta klinkerra hozteko, elikatze-sistemetarako eta beste sistema laguntzaile batzuetarako piezak eta osagaiak.

ESTANDAk, halaber, beste zerbitzu batzuk eskaintzen ditu prozesu-ingeniaritzako lanetan, soluzioen optimizazioan, muntatze eta martxan jartzeko lanetan, saldu osteko laguntza teknikoan eta diagnosian, eta bezeroen eskakizun tekniko zorrotzenetara egokitzen da.

ESTANDA, prestigio handiko erreferentzia nazioartean ZEMENTUAREN sektorerako.

Ehotzea

Ehotzea

Altzairuzko produktuak gordinkia eta zementua ehotzeko; bola-errotak ezin hobeto funtzionatzeko diseinatuta daude, eta produktibitatea hobetzen dute.

informazio gehiago +
Aurreberogailuak

Aurreberogailuak

Altzairuzko osagaiak zementu-gordinkia tratatzeko aurreberogailuetako hodi eta zikloietarako: murgiltze-hodiak, murgiltze-balbulak.

informazio gehiago +
Labeak

Labeak

Altzairu-aleazioz egindako osagaiak, zementu-gordinkia kiskaltzeko labe birakarietarako: sarrerako segmentuak eta irteerako segmentuak.

informazio gehiago +
Hozkailuak

Hozkailuak

Altzairu teknologikoa zementu-klinkerra hozteko: satelite-hozkailuak eta parrila-hozkailuak.

informazio gehiago +

Interesatzen zaizkizu gure produktuak?

Jarri gurekin harremanetan