2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan —Informazio Gizartearen Zerbitzuei buruzkoan— xedatutakoaren arabera, Fundiciones del Estanda, SAk —aurrerantzean Estanda—, www.estanda.com domeinuko Interneteko webgune honen bidez informazioaren gizartearen zerbitzuak ematen dituenez, interesdunentzat eskuragarri jartzen du informazio hau:

  • Enpresaren izena: Fundiciones del Estanda SA
  • Egoitza soziala: Antzizar, 17. 20200 Beasain (Gipuzkoa)
  • Helbide elektronikoa: fundiciones@estanda.com
  • Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ): A28059269
  • Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatua: 802. alea. 136. folioa. 9478 orria. 1. inskripzioa.

Xedea

Estandak bere bezeroei eskaintzen dizkien produktuak eta zerbitzuak jakitera emateko diseinatu da webgune hau. Hala, aukera ematen zaie Interneteko erabiltzaileei argi eta gabi zehaztuta jakin dezaten enpresak zer produktu jartzen dituen bere bezeroen eskura hauei beren jarduera gauzatzen laguntzeko.

Lege-ohar honek ezartzen ditu webgune hau erabiltzeko baldintzak.

Estandak beretzat gordetzen du webgunean ager daitekeen edozein informazio-mota aldatzeko eskubidea, eta ez du erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko obligaziorik; nahikoa izango da webgune honetan argitaratzea.

Erabilera onargarria

Webgune honen erabiltzaileak konpromiso hauek hartzen ditu:

  • Webguneko edukiak edo zerbitzuak legeak betez erabiltzea, eta ez baliatzea bertako edukiak titularraren berariazko baimenik gabe.
  • Ez sartzea webgunearen erabilera eten edo alda dezakeen programa, birus edo beste programa maltzurrik.
  • Ez hedatzea webgune honetako irudi, bideo, testu edo beste edukirik, webgunearen titularraren berariazko onespen idatzia izan ezean.

Estandak ez ditu bere gain hartuko erabiltzailea webgune honetan sartzeagatik izan ditzakeen kalte-galerak.

Pribatutasun-politika

1.- Datu pertsonalen erabilera eta tratamendua

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (LOPD) xedatutakoarekin bat, Estandak jakinarazten du ezen webgune honetako erregistro elektronikoko formularioak betetzean emandako datu pertsonalak enpresaren fitxategi automatizatu batean bilduko direla; edonola ere, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta datuei aurka egiteko eskubideez balia daiteke erabiltzailea, Pribatutasun-politika honetako 3. atalean aurreikusitako jarraibide eta baldintzei atxekiz. Datuen tratamenduaren helburua produktu, zerbitzu eta jarduerei buruzko informazioa ematea eta prentsa-oharrak bidaltzea da.

Laneko eskaintzetarako hautagaiek ematen dituzten datuak, bestetik, langileak hautatzeko prozesuak kudeatzeko tratatuko dira. Gure formularioak bete eta bidaltzeak, informatua izan zarela esan nahi du, eta, kasu horretan, Estandaren Pribatutasun-politika onartzen duzula; era beran, emandako datuak zehatzak eta benetakoak direla aitortzen duzu.

2 Segurtasun-neurriak

Estandak neurri teknikoak edo antolakuntza-alorrekoak hartu ditu, datu pertsonalen segurtasuna ziurtatzeko eta bermatzeko datuok ez direla aldatuko, galduko, tratatuko edo haietara baimenik gabe sartuko, betiere Interneteko segurtasunak dituen mugen barnean.

Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta datuei aurka egiteko eskubideak baliatzea

Bere datuak Estandari laga dizkioten erabiltzaileek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta datuen tratamenduari aurka egiteko eskubidea izango dute; horretarako, Lege-ohar honen hasieran adierazitako helbideetara idatzi behar dute posta arruntez edo posta elektronikoz, eta eskaerarekin batera NANaren kopia bidali.

Erantzukizunetatik salbuestea

Webgune honetan, erabiltzailearentzat interesgarriak izan daitezkeela jo diren hirugarrenen web-orrien estekak sartu dira. Nolanahi ere, Estandak ez du bere gain hartzen hirugarrenen esteken konexioetatik edo edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Aplikatu beharreko legeak eta jurisdikzioa

Lege-ohar hau eta, orobat, webgune honen erabilera Espainiako legedi pean daude.

Webgune honekin edo bertan egiten diren jarduerekin lotutako eztabaida eta galdera guztiak ebazteko, bi aldeek berariaz adosten dute Beasaingo (Espainia) epaitegien eta auzitegien mende jartzea, eta uko egiten diote legokiekeen beste edozein foruri.