Gure konpainia gizartearekin eta diharduen ingurunearekin konprometitua dago, eta kontaktuak eta harremanak mantentzen ditu erregulartasunez bere intereseko taldeekin, bai bezero eta hornitzaileekin, bai erakunde publiko eta pribatuekin.
ESTANDAk baliabide ekonomikoak bideratzen ditu bere intereseko taldeekin zenbait alorretan jarduera sozialak gauzatzeko, hala nola kulturan, hezkuntzan, kirolean eta gizarte-proiektuetan:
- Funtsak eta bekak berrikuntzarako eta ingurumenerako. - Laguntzak irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat. - Laguntzak tokiko garapen-agentzientzat. - Kirol-taldeen babesletza. - Langileen bizitza pertsonala eta lanekoa uztartzea, langile izandakoei beren lana aintzatestea.
Ingurumenaren eta jasangarritasunaren alorrean, ESTANDAk programak jartzen ditu martxan bere prozesu eta produktuetan lehengai eta energia gutxiago kontsumitzeko eta ingurumen-inpaktuak minimizatzeko, hori guztia modu fidagarrian eta laneko segurtasuna eta osasuna bermatzeko prozedurekin, ISO 14001 eta OHSAS 18001 nazioarteko arauen araberako kudeaketa-sistemak baliatuta.
ESTANDAk konpromiso garbia du bere ingurunearen hazkunde ekonomikoarekin, zerbitzua ematen dion gizartearekin harremanetan dago, aberastasuna sortzen laguntzen du eta enplegu berria sustatzen du etorkizuneko belaunaldientzat, eta, halaber, bere jarduera modu jasangarrian garatzea lortu nahi du, eta hori bateragarria izatea ingurumena zaintzearekin eta babestearekin.