Fundiciones del Estandak konpromisoa hartu du webgune honetako eduki guztiak erabat irisgarriak izan daitezen. Hori dela eta, W3Ck ezarritako teknologia estandarrak aplikatzen ari gara, eta Webaren Irisgarritasunaren aldeko Ekimenak (WAI) proposatutako irisgarritasun-jarraibideak errespetatzen ditugu. Helburua ematen diren eduki eta zerbitzu guztiak edonorentzat irisgarriak izatea da, edozein delarik ere pertsona horrek izan dezakeen inguruneko, konexio-mailako edo maila pertsonaleko muga.
Ondoren ageri dira deskribatuta irisgarritasuna eta erabiltzailearen esperientzia hobetzeko ezarritako ezaugarri batzuk.
Orrialde-diseinu moldagarria
Webgune hau garatzeko, Interneteko orrialde moldagarriak diseinatzeko teknika erabili da (Responsive web design), zeinak aukera ematen baitu orrialdeak pantailaren tamaina, bereizmen eta orientaziora egokitzeko —eta, beraz, erabiltzailearen gailura—. Hala, hainbat ekipotatik sar daiteke (ordenagailuak, tabletak, telefono adimendunak…).
Testu eskalagarria
Letra-tamaina erlatiboak erabili dira, zeinak bateragarriak baitira nabigatzaileen testu-tamainaren aukera pertsonalekin.
Irudiak
Irudi garrantzitsu guztiek ordezko testu bat dute “alt” ezaugarriaren bidez, ikusi ezin dituztenek gutxi gorabehera jakin dezaten zer eduki duten.
Orrialdeen egitura
Orrialde bakoitzean, egituratze semantikoa egiteko etiketak erabili dira, eta, hala, hierarkia argi eta sendoa eman zaio webguneari HTML goiburuko elementuen bidez, hala nola h1, h2, h3 eta h4. Hala, bada, testu batzuk nabarmendu dira, ataletako eduki bakoitzeko garrantzitsuena argi eta garbi identifikatzeko.
Informazio semantikoa
Metadatuak sartu dira orrialdeei eta webguneei informazio semantikoa gehitzeko, eta bilatzaileetan indexazioa egiten laguntzeko.
HTML kode estandarra
Webgune honetako orrialde guztiak W3Ck balioztatu ditu, HTML5 dokumentu-motaren arabera.
Aurkezpena eta edukia bereizirik
Webgune honen diseinuan, edukia eta aurkezpena bereizi egin dira teilakatutako estilo-orrien bidez (CSS), zeinak baliagarriak izaten baitira, bai azken erabiltzailearentzat, bai ondoren egin behar izaten diren mantentze-, eskalatze- eta malgutasun-lanetarako.