ESTANDAk bere industria-instalazioan egiten du altzairua ekoizteko prozesu osoa: moldaketa, galdaketa eta isurketa, granailaketa bizar-kentzea, tratamendu termikoak, kontrola eta mekanizatua.

Konpainiak instalazio moderno automatizatuak ditu “harea berdeko” moldaketa eta moldaketa kimikoa egiteko, robotika eta garabi txikiak, moldaketa-hareen birziklaketa mekanikoa eta termikoa, MF indukziozko labe elektrikoetako galdaketa, granailatzeko makinak, gas naturalez dabiltzan labeak tratamendu termikoa egiteko, bizarra kentzeko makinak, eta CNC teknologietan oinarritutako mekanizatua egiteko ekipoak.

Industria-prozesu horiek produkzioa planifikatzeko kudeaketa-sistema berrietan oinarritzen dira: ERP (Enterprise resources planning), MMS (Maintenance Management System) eta Kalitatea & Ingurumena & Segurtasuna kudeatzeko sistema normalizatuak (ISO 9001, ISO 14001 eta OHSAS 18001).

Bideoak

Une honetan ez dago bideorik eskuragarri.

Deskargatu dokumentuak

Ez dago dokumenturik eskuragarri.