Ehotzea

Altzairuzko produktuak gordinkia eta zementua ehotzeko; bola-errotak ezin hobeto funtzionatzeko diseinatuta daude, eta produktibitatea hobetzen dute.

  • Sistemas de alimentación 1

    Elikatze-sistemak

    ESTANDA elikatze-sistema berriek gordinkiaren errotetara eta zementu-erroterara sartzen den emaria erregulatzen dute; aireztapena hobetzen dute eta funtzionamendu ezin hobea bermatzen dute.

    Elikatze-sistema horiek erraz instalatzen dira, eta edozein errota-motatara egokitzen dira.

  • Testeros 1

    Aurrealdeak

    ESTANDA aurrealdeen bidez, errotaren burua higatzea eragozten da, eta errotaren karga-ahalmena eta erregulazioa hobetzen dira:
    - Erabilitako altzairuaren erresistentziaren arabera, lodiera handitzen da edo aleroiak baliatzen dira higadura handieneko guneetan.
    - Zulaketak aukera ematen badu, aurrealdeko higadura handieneko guneetan egokitzen diren eraztunetan banatzen da.
    - Aurrealdeak eta sarrerako erroak egokitzen dira, betetze-maila handiagotzeko; hala, errotak produktibitate handiagoa izatea lortzen da.

  • Blindajes levantadores 1

    Blindaje jasotzaileak

    Gure blindajeek erroten bizitza luzatzen dute, birrintzeko bolen higadura murrizten dute, eta energia-kontsumoa eta mantentze-beharrak gutxitzen dituzte.

  • Blindaje sailkatzaileak

    ESTANDA blindaje sailkatzaileak errotaren eragiketa-kondizioak kontuan hartuta diseinatzen dira: helburua da ehotze-bolak ondo sailkatzea, xehatzeko materiala modu egokian banatzea eta materiala berriro prozesatzea eragoztea.

  • Blindajes ondulados 1

    Blindaje ondulatuak

    ESTANDA blindaje ondulatuek erroten bizitza luzatzen dute, birrintzeko bolen higadura murrizten dute, eta energia-kontsumoa eta mantentze-beharrak gutxitzen dituzte.

  • Tabiques autorregulables 1

    Trenkada autorregulagarriak

    ESTANDAn urteak daramatzagu teknologia garatzen zementugintzaren eskakizunei erantzuteko.

  • Tabiques descarga central 1

    Deskarga zentraleko trenkadak

    ESTANDA trenkada hauen helburua da saretetako artekak baino handiagoak diren bolei eta ehotzeko materialari eustea.

  • Tabiques de salida 1

    Irteerako trenkadak

    ESTANDA irteerako trenkaden helburua da ehotze-elementuei (bolak, cylpeb,..) eustea, eta azken ganberako material-kantitate egokiena bermatzea.

  • Tabiques transfer 1

    Transfer trenkadak

    Material hezea errotan sartzen da, aire-laster beroarekin batera. ESTANDA transfer trenkadak edo lehortzekoak materialaren eta gasen arteko bero-transferentzia optimizatzen du, eta, higaduraren aurkako besoak baliatuz, material lehorra erdiko eraztunetik lehen ganberara iristea eragiten du.

  • Sistemas de premolienda 1

    KINETIC aurreehotzeko sistemak

    KINETIC aurre-ehoketarako sistema ehoketaren aurretik osagaiak birrintzeari lotutako kontzeptu berria da. Horren helburua elektrizitate-kontsumoa minimizatzea eta ekoizpen-ahalmena handitzea da.

Interesatzen zaizkizu gure produktuak?

Jarri gurekin harremanetan