Konfiantzako hornitzaile gisa, baliabide produktibo, logistiko eta antolamenduko modernoenak jartzen ditu ESTANDAk bezeroaren eskura, eta haien bidez bermatzen du zerbitzua epe barruan emateko konpromisoa eta kalitateko azken produktuaren bermea.

Azken teknologiak erabiltzea eta prozesu, produktu eta zerbitzuetan etengabeko berrikuntza egitea dira gure enpresa-arrakastaren oinarria.

Diseinu grafikoko eta simulazioko teknologiak

ESTANDAko teknikariek bezero-proiektuen beharrak aztertzen dituzte, piezen diseinu grafikoa egiteko eta prozesuen simulaziorako teknologia aurreratuenak baliatuz.

Fabrikazio-teknologiak

ESTANDAk bere industria-instalazioan egiten du altzairua ekoizteko prozesu osoa: moldaketa, galdaketa eta isurketa, granailaketa bizar-kentzea, tratamendu termikoak, kontrola eta mekanizatua.

I+G+B (Ikerketa + Garapena + Berrikuntza)

ESTANDAk 1986. urtean sortu zuen I+G+Bko unitatea (Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza), eta, hasiera-hasieratik, funtsen eta lortutako mozkin ekonomikoen zati gero eta handiagoa bideratu du ikertzeko eta berritzeko jarduera berrien garapenera.

Kalitatea

Kalitate handiko altzairuak eta aleazioak industria-sektoreetarako: gogortasun-eskaerak, talkarekiko eta tenperaturarekiko erresistentziarenak.