Fundiciones del Estanda SA goi-mailako altzairuak eta aleazioak ekoizten espezializatua dagoen altzairuzko galdaketa da. Balio erantsi handiko zerbitzu teknikoak eskaintzen ditu, eta zenbait industria-sektoretan soluzio berritzaileak ematen ditu.

estanda-fachada.jpg

65 urte baino gehiagoko esperientziarekin, ESTANDAK (1953) diseinatu, instalatu eta kalitate eta teknologia oneko moldeatutako altzairuz egindako produktuei buruz aholkua ematen du, hainbat sektoretan erabiltzen dena.

  • ZEMENTUA eta MEATZARITZA: Mota guztietako piezak altzairu antidesgaste eta altzairu erregogorraksortzen ditugu materialen txikiketa prozesu, ehoketa prozesu eta piroprozesuetarako, urradura, impaktu, tenperatura eta korrosio handiko egoeratan.

Zementuaren sektorean egindako gure proiektuak, zementuaren fabrikazioaren prozesu osoa biltzen dute, artezketa gordina eta zementuaren ehoketarako, clinkerraren beroketa eta hozterako eta elikadura sistementzako pieza eta osagarriak sortuz

Meatzaritzan txikiketa eta ehoketa prozesuetan kontzentratuta gaude bereziki, mota guztietako errotentzako (SAG, AG, bolazkoak eta arrabolazkoak) blindajeak sortuz.

  • TREN SEKTOREA: Altzairu-karbonoan egindako piezak eta osagaiak, jada mekanizatuak, adibidez, disko balaztak, koipe kutxak, bielak…
  • AUTOMOBILGINTZA, ENERGIA, OFFSHORE eta beste industria sektore batzuk: altzairuzko motak guztietako piezak, altzairu urtuan soilik edo mekanizatuak, gure bezeroen beharren arabera eginak.

Zerbitzu tekniko bereziak eskeintzen ditugu diseinuan eta produktuaren hobetzean, prozesuen optimizazioa, emaitzak, muntai eta martxan jartzean ikuskapena, saldu osteko eta ordezkatzeko zerbitzua, gure bezeroen baldintza tekniko zorrotzenetara moldatuz. 

Sektore bakoitzaren beharrak kontuan izanda, mundu mailako fabrikatzaile marka nagusientzat lan egiten dugu, baita amaierako erabiltzaileentzat. Gure sare komertzialaren bidez, gure produkzioaren %95a munduko 70 herrialde baino gehiagotara esportatzen dugu, konfiantzazko hornitzaile internazional bezela ezagunak izanik.

ESTANDA, teknologia, kalitatea eta zerbitzua, altzaiuru urtuko produktuetan, mundu osoko bere bezeroen neurrira.

Kalitate-ziurtagiriak