Fundiciones del Estanda, SAk jakintza, esperientzia eta zerbitzu-aukera handia eskaintzen dio zementuaren eta meatzaritzaren sektoreari, bere bezeroek munduan dituzten prozesuak hobetzen laguntzeko.

Modu esklusiboan zerbitzu horietan diharduten espezialista eta profesional teknikoak ditu gure konpainiak, eta neurrira egindako soluzioak, etekin bihurtuko direnak, eskaintzen dituzte.

ESTANDAn prest gaituzu zuri laguntzeko.

Prozesuen analisia eta diagnosia

Prozesuen analisia eta diagnosia

Bezero batek eskaera bat egiten duenean, ESTANDAko ingeniaritza-saileko teknikariak bezeroaren instalazioetara joaten dira, eta gordinkiaren, zementu-klinkerraren eta beste material batzuen laginak hartzen dituzte analizatzeko eta ehotze-laborategian saiakuntzak egiteko.

Ingeniaritza - Giltza eskura soluzioak

Ingeniaritza - Giltza eskura soluzioak

ESTANDAko Ingeniaritza / I+G+B Sailak goi-mailako ingeniariak eta ekipamendu aurreratua (diseinurako aplikazio grafikoak, simulazio-softwarea) ditu proiektu integralak garatzeko bezeroentzat.

Muntatzea eta martxan jartzea

Muntatzea eta martxan jartzea

Ekoizten dituen osagaien hornikuntza egiteaz gain, ESTANDAk teknikari espezializatu eta trebatuen talde bat du, bezeroaren instalazioetan osagaien muntaketa eta martxan jartzeko lanak kontrolatzeko eta ikuskatzeko.

Saldu osteko zerbitzua

Saldu osteko zerbitzua

Piezetan arazoren bat edo akatsen bat detektatuz gero edo prozesuan desbideratzeak hautemanez gero, bezeroek erantzun azkarra eta efikaza eskatzen diete hornitzaileei.

Eragiketak optimizatzeko soluzioak

Eragiketak optimizatzeko soluzioak

Bezeroentzat garrantzitsua da ekoizpen-prozesuak ezarritako kontrol-parametroetara doituak egotea eta efizienteak izatea.

Aholkularitza eta altzairu-hautaketa

Aholkularitza eta altzairu-hautaketa

ESTANDAk 60 urte daramatza goi-mailako altzairuak eta aleazioak ekoizten zenbait industria-sektoretarako.