Itzuli albisteen zerrendara

Zementua ehotzeko lerroa osagaiez hornitzea

22-06-2016

Zementua ehotzeko lerro baterako tresnak nola muntatu diren gainbegiratu du Estandak, Afrikan.

Industria-instalazioa zementu-talde multinazional batena da, eta taldeak berriz ere Estandari eman dio zementua ehotzeko lehen lerroan (CM1) hainbat berrikuntza egiteko ardura. Aurretik, zementua ehotzeko bigarren lerroa (CM2) berritzeko lanak egin zituen Estandak talde horrentzat.

Batez ere osagai hauek gainbegiratu dira muntatzeko lanetan:

  • Elikatze-sistema, higaduraren aurkako osagaiekin.
  • Bola-errotaren sarrerako aurrealdeak: neurrirako diseinuak eta materialak.

Eguneraketa eta berrikuntza horiei esker errotaren aireztapena eta betetze maila hobetu egin dira, eta ehotzeko prozesuan homogeneitate handiagoa lortu da.

ESTANDA: zementua ehotzeko lanetan eraginkortasuna hobetzeko osagaiak.