Satelite-hozkailuak
Klinkerra hozteko ESTANDA satelite-hozkailuen diseinua da gure espezialitateetako bat; hozkailuek ezaugarri hauek dituzte:
- Satelite-hodietako hozte-guneak behar bezala banatuta dituzte (1 gunetik 5-6 guneetaraino).
- Altzairuzko piezek berariazko diseinua dute, gune eta klinker-mota bakoitzera egokituta.
- Material egokiak hautatzen dira, fidagarritasun eta segurtasun handikoak.
ESTANDAren soluzio teknikoek aukera ematen dute hozkailuaren ahalmenak ahalik eta gehiena aprobetxatzeko, hozte-gradiente handiena lortzen dute gune bakoitzean aire sekundarioaren bero-transferentzia handienarekin, eta hala lortzen da klinkerra hoztea.
Satelite-hodiek pisu txikiagoko piezekin lan egiten dute, esfortzu mekaniko txikiagoekin, iraulketa-efizientzia handiagoarekin eta efikazia handiagoarekin klinkerra hoztean.
Altzairuen espezifikazioak:
- Karbono-edukia (C: % 0,20-1,3).
- Kromo-edukia (Cr: % 13-30).
- Nikel-edukia (Ni: % 5-20).
Irudiak
Deskargatu dokumentuak
- Catálogo General ESTANDA Satélites |Deskargatu
Interesatzen zaizkizu gure produktuak?
Jarri gurekin harremanetan