Parrila-hozkailu laua
ESTANDAk 30 urte daramatza parrila-hozkailu lauetarako plakak ekoizten.
Esperientzia eta jakintza hori dela eta, berrikuntzak egin ditugu —metalurgikoak (materialak) zein diseinuzkoak— hozkailuetako parriletan, plaken bizitza luzatzeko eta haien ezaugarriak hobetzeko.
Berrikuntza metalurgikoak:
- Material berriak, 1.200 ºC-ko tenperaturarako gutxi gorabehera, oxidazio-egoera muturrekoetan, ingurune oxidatzailean, sufretsuetan eta abarretan baliatzeko.
- Tenperatura-gradiente handiko egoeretarako materialak.
- Parrilen deformazioetarako, arazo hauen ondorioz:
- Arazo mekanikoak euskarrietan.
- Tentsioak torlojuetan.
Diseinu-berrikuntzak:
- Diseinu berriak higadurarekiko eta urradurarekiko erresistentzia handiagoa lortzeko.
- Deformazioa galarazteko diseinuak.
Altzairu erregogorren espezifikazioak:
- Kromo-edukia (Cr: % 7-27).
- Nikel-edukia (Ni: % 4-36).
Irudiak
Deskargatu dokumentuak
- Catálogo General ESTANDA Aceros Refractarios |Deskargatu
Interesatzen zaizkizu gure produktuak?
Jarri gurekin harremanetan