Murgiltze-hodiak

Zementuaren fabrikazioaren prozesu integralaren barnean, ESTANDAk altzairuzko osagaiak ekoizten eta diseinatzen ditu, zikloien teknologian oinarritutako aurreberogailuen instalazioetarako.

Gordinkia pixkanaka erortzen da zikloietan, eta labe birakariaren ahora bidaltzen ditu; bestetik, materiala kiskaltzeko labetik ateratzen diren gas beroak xurgatzen ditu zikloiak, zeinen hodiak bata bestearekin mihiztatutako segmentuz osatutako eraztun zirkularren bidez babestuta baitaude (murgiltze-hodiak).

ESTANDAk diseinatzen dituen murgiltze-hodietan erabiltzen diren materialek erresistentzia ona dute tenperatura altuarekiko eta oxidazioarekiko, talka termikoarekiko erresistenteak dira, fidagarritasun handikoak, eta aukera ematen dute zikloietan kondizio egokietan lan egiteko, tenperatura eta tentsio mekanikoei dagokienez.

Altzairuen espezifikazioak:

  • Kromo-edukia (Cr: % 20,0-30,0).
  • Nikel-edukia (Ni: % 3,0-27).

Irudiak

Deskargatu dokumentuak

  • Catálogo General ESTANDA Aceros Refractarios |Deskargatu

Interesatzen zaizkizu gure produktuak?

Jarri gurekin harremanetan