Mailuak

ESTANDAk errendimendu handiko aleazioak eskaintzen ditu; izan ere, altzairuek, batetik, matrize austenitiko bat dute talka handiak xurgatzeko, eta, bestetik, egitura martensitiko bat ukipen-azalean, zeinak gogortasun eta higadurarekiko erresistentzia handia baititu.

Aplikazioak: birrintze primarioa eta sekundarioa.

Industria-onurak:
- Birrintze-prozesua optimizatzea eta efiziente izatea
- Mailuek gehiago irautea (lifetime)
- Ekoizpen-kostuak murriztea

ESTANDAk metal bakarreko materialez egindako mailuak ditu, Cr-eduki ertain eta ugarikoak, bai eta mailu bimetalikoak ere.

Altzairu eta aleazioen espezifikazioak: altzairu martensitikoak, manganeso-altzairuak, burdinurtu zuriak kromoarekin (Cr) aleatuak.

Irudiak

Deskargatu dokumentuak

  • Productos para minería y canteras, graveras |Deskargatu

Interesatzen zaizkizu gure produktuak?

Jarri gurekin harremanetan