KINETIC aurreehotzeko sistemak

ESTANDAk soluzio tradizionalak gainditu ditu, eta hainbat motarako materiala (kareharria, kuartzoa, klinkerra, ikatza…) aurreehotzeko sistema osatu bat garatu du, zeinaren bidez lortzen baita elikatze-materialaren granulometria eta banaketa homogeneoagoak geroko ehotze-lanaren mesederako; hala, ehotze-lanaren ekoizpen- eta energia-efizientzia globala % 5-10 hobetzen dira.

KINETIC aurreehotzeko sistema: ardatz bertikaleko talka-zanpagailua, zeinari sistema osoaren gainerako instalazioak gehitzen baitzaizkio (bahetze-modulua, materialak garraiatzeko sistemak, iragazteko eta hautsa kentzeko sistema,...); horiek konfigurazio desberdinarekin ekoizten dira, lortu nahi diren emaitzen arabera eta sartuko den materialaren izaeraren arabera (ale finen ehunekoa, banaketa granulometrikoa).

Irudiak

Deskargatu dokumentuak

Interesatzen zaizkizu gure produktuak?

Jarri gurekin harremanetan