Kalitate handiko altzairuak eta aleazioak industria-sektoreetarako: gogortasun-eskaerak, talkarekiko eta tenperaturarekiko erresistentziarenak.

Kalitatearen kudeaketa

Kalitatearen kudeaketa

KALITATEA da ESTANDAk mundu osoko bere bezeroei eskaintzen dizkien prozesu, produktu eta zerbitzuen ezaugarri nagusietako bat.

Prozesuaren etapa bakoitza —diseinua, materialak erostea eta jasotzea, ekoizpena, bidalketa, eta instalazioak martxan jartzea azken bezeroari— ikuskatzen eta kontrolatzen du, eta horretarako ISO 9001 arauaren araberako Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren barne-prozedura eta zehaztapen zorrotzenak erabiltzen ditu.

Industria-prozedurak eta kalitatea kudeatzekoak etengabe berrikusten eta hobetzen dira, eta maiz egiten dira barne-ikuskaritzak eta kanpo-ikuskaritzak, bezero eta beste kontrol-erakundeen eskutik.

ESTANDA, zehaztasuna eta kalitatea bezeroaren zerbitzura.

ESTANDAk erakunde hauen ziurtagiriak ditu:

  • ISO 9001
  • DEUTSCHE BAHN

Saiakuntza ez-suntsitzaileak

Saiakuntza ez-suntsitzaileak

ESTANDAk kalitatea kontrolatzeko ekipo modernoenak ditu, bai eta kalitatea kontrolatzeko tekniketan ziurtagiria duten teknikari trebatuak ere. Saiakuntza ez-suntsitzaile hauek egiten dituzte (NDT):

  • 3D neurri-kontrola eta ikusizko kontrola.
  • Likido sarkorren bidezko ikuskapena.
  • Partikula magnetikoen bidezko kontrola.
  • X izpien bidezko ikuskapena.
  • Ultrasoinuak.

Laborategiak

Laborategiak

ESTANDAk 3 laborategi-unitate ditu, zeinek ezaugarri eta funtzionalitate espezifikoak baitituzte:

Harea-laborategia: moldaketako eta argintzako hareen parametroak kontrolatzeko saiakuntzak; hau da, trinkotzea, iragazkortasuna, granulometria, ale finak izatea, hezetasuna, trakzioarekiko eta flexioarekiko erresistentzia, kiskaltzeagatiko galerak, hondar magnetikoaren edukia.

Laborategi metalurgikoa: konposizio kimikoaren analisia, fase metalografikoen analisia, hondar-austenitaren edukiaren analisia, ezaugarri mekanikoen neurketa, trakzioarekiko erresistentzia, haustura-karga, erresilientzia eta luzapena.

Ehotze-laborategia: bezeroen instalazioetako gordinkiaren eta klinkerraren laginekin saiakuntzak egin, produkzio-prozesua ezagutzeko eta optimizatzeko.

Bideoak

Une honetan ez dago bideorik eskuragarri.

Deskargatu dokumentuak

Ez dago dokumenturik eskuragarri.