Itzuli albisteen zerrendara

Clinkerren ekoizpena handitzeko proiektua (Africa)

09-02-2016

ESTANDAK arrakastaz burutu du LAFARGE taldearen zementu-lantegi batean clinkerren ekoizpena handitzeko proiektua (Tanzania).

Proiektu honen bidez clinkerren ekoizpena handitzea lortu da: hasierako ekoizpena eguneko 800 tonakoa zen, eta proiektuaren amaieran eguneko 1.200 tona ekoiztea lortu da.

Zementua fabrikatzeko clinkerren ekoizpena handitzea lotzeko, ESTANDAk satelite-hozkailuaren (11 tutu) hozteko ahalmena hobetu egin du, segidako ekintzaren bidez:

Satelite-hozkailuak:

  • Gunerik beroena: galanda berria (tutu erdia), eta higadura eta tenperaturaren aurrean erresistentzia handiko materialekin egindako fundizio-piezak (kono puskatzaileak).
  • Tutuaren irteerako gunea: altzairu erregogorrezko zaliak eta plaka biratzaileak.

Galandak eta fundizio-piezak hornitzeaz gain, ESTANDAK muntaketa-prozesua ikuskatu eta zuzendu du.

ESTANDA: tenperatura altuetan eta urradurarekiko aplikazioetan erabiltzeko kromo-nikel altzairu erregogorretan espezialistak.