Fundiciones del Estanda SA altzairutegia goi-mailako altzairuak eta aleazioak ekoizten espezializatua dago, balio erantsi handiko ingeniaritza-zerbitzuak eskaintzen ditu, eta zenbait industria-sektoretan soluzio berritzaileak ematen ditu.

estanda-fachada.jpg

ESTANDAk 60 urte baino gehiago daramatza industria-jardueran. Kalitate eta teknologia handiko altzairuzko produktuak diseinatzen, ekoizten eta instalatzen ditu, eta haiei buruzko aholkularitza ematen die industriei, hala nola ZEMENTUGINTZAkoei eta MEATZARITZAkoei, zeinek materialen haustura-, birrinketa-, ehotze- eta birrintze-prozesuetan baitihardute, eta zerbitzu horietan ohikoak dira goi-urradura, korrosioa eta talka, tenperatura eta oxidazioa.

Sektoreari begirako gure proiektuek zementua ekoizteko prozesu osoa hartzen dute kontuan; hor sartzen dira gordinkia eta zementua ehotzeko zirkuituetarako, laberako eta klinkerra hozteko, eta elikatze-sistemetarako piezak eta osagaiak. Horiez gain, beste zerbitzu batzuk eskaintzen ditu prozesu-ingeniaritzako lanetan, soluzioen optimizazioan, muntatze eta martxan jartzeko lanetan, saldu osteko laguntza teknikoan eta diagnosian, eta bezeroen eskakizun tekniko zorrotzenetara egokitzen da.

ESTANDAk beste sektore hauetara bideratutako produktuak eta zerbitzuak ere ematen ditu: TRENGINTZA, AUTOMOBILGINTZA, ENERGIA.

Bere sare komertzialaren bitartez, ekoizpenaren % 95 esportatzen du munduko 80 herrialde baino gehiagotara, eta nazioarteko konfiantzako hornitzaile gisa kokatua dago zementu-ekoizle nagusi eta nazioarteko taldeen artean, tren-sektoreko ingeniaritzen eta multinazionalen artean, eta beste konpainia batzuen artean.

Bezeroei arreta hobea emateko, ESTANDAk gaitasun produktiboa eta teknologikoa handiagotu zuen, 2010eko maiatzean FUDIKE, SLU altzairu-galdategia erosita (www.fudike.es).

ESTANDA, teknologia eta kalitatea mundu osoko bere bezeroen beharretara egokitutako zerbitzuetan eta altzairuzko produktuetan

Enpresa Bikaintasunaren ataleko Felipe Printzea sariak
Kalitate-ziurtagiriak