Altzairu talkarekiko/urradurarekiko erresistenteak

Altzairuen atal honetan sartzen ditugu manganeso-altzairuak (Mn), aleazio ertaineko altzairuak eta burdinurtu zuri kromoarekin aleatuak (Cr).

Manganeso-altzairuak (Mn): Hadfield altzairu ere deitzen zaie; manganeso-edukia (Mn: % 12-17).

Egitura austenitikoko materialak, gai dira gogortasuna handitzeko talka eta kolpeen bidez, eraldaketa martensitikoa gertatu gabe (azal gogorra, erdigune zaila). Erresistentzia ona higadurarekiko; zailak mekanizatzen.

Industria-erabilerak: meatzaritza, zementugintza, siderurgia.

Aleazio ertain-ugariko altzairuak; aleatu-edukia (Cr, Ni, Mo...): % 6 baino gehiago. Erresistentzia ona higadurarekiko eta urradurarekiko.

Industria-erabilerak: meatzaritza, zementugintza, energia, automobilgintza, zura.

Burdinurtu zuri kromoarekin aleatuak (Cr): karbono-edukia (C: % 2,0-3,0); kromo-edukia (Cr: % 13-18). Gogortasun handia dute, eta erresistenteak dira higadurarekiko eta oxidazioarekiko/korrosioarekiko.

Matrizea nagusiki martensitikoa da, karburo eutektiko ugarirekin batera. Tratamenduak: iraoketa eta tenplaketa.

Industria-erabilerak: meatzaritza, zementugintza, siderurgia.

Altzairu talkarekiko/urradurarekiko erresistenteak

Interesatzen zaizu zerbitzu hau?

Jarri gurekin harremanetan